Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Emausko Trapuketariak

Emausko Trapuketariak astero hiru egunetan etortzen dira eskualdera; astelehenetan, astearteetan eta ostiraletan; tartean jai-egunen bat bada, eguna alda dezakete. traperos

Zer atera dezakegu?

  • Altzariak, etxetresna elektriko handiak, ordenagailuak, arropa…

Zerbitzua ez da hondatutako etxetresna elektriko txikiak (irabiagailua, plantxa, lehorgailua…) biltzeko, horretarako Sakanako Garbigune Sarea baitugu. Hala ere, horrelakoak beste gauza batzuekin batera ateraz gero, jaso egingo dira.

Emausko Trapuketariak zure etxera joatea nahi baduzu, bete azpian dagoen formularioa edo deitu 948 464 867 zenbakira eta esan, zehatz mehatz, zer jaso behar duten trapuketariek.

Zure abisua jaso ondoren, Emausko Trapuketariek telefonoz hots eginen dizute bilketa eguna adosteko. Objektuak ez dira kalean edo bide publikoan utzi behar. Trapuketariekin bilketa eguna zehaztua baduzu eta etxean ezin bazara egon, portalean edo portxean utzi dezakezu goiz horretan zehar, beti ere bidea oztopatu gabe.

Emausko Trapuketarien zerbitzua doakoa da eta zure etxetik bertatik jasotzen dituzte objektuak.

Mesedez, ez utzi ezer larrialdiguneetan, edukiontzien ondoan, edota bide publikoan.

 

    Emauseko Traperoak zuen etxera joatea nahi baduzu, bete formulario hau.

    Izen-abizenak(*)

    Telefono zenbakia(*)

    Email(*)

    Herria (*)

    Emauseko traperoek trasteak jaso behar dituzten etxebizitzaren helbidea(*)

    Zer jaso behar da? (Zehazki esan jaso beharrekoa. Esan gabe dauden gauzak ez dituzte jasotzen)(*)

    Bai, lege oharra irakurri eta onartzen dut.

    *Derrigorrezkoa da datu horiek jartzea formularioa bidali ahal izateko.